Gurrutxagaren festa erraldoia
Tabernak goitik ospatu zuen atzo bere 65. urteurrena. Edatekorik eta jatekorik ez zen falta, ezta erraldoirik, dantzaririk eta musikaririk ere.
Jaione Gurrutxagak goitik ospatu zuen atzo arratsalde-iluntzean duela 65 urte Migel eta Begoña bere gurasoek ireki zuten tabernaren 65. urteurrena. 1961eko apirilaren 29an inauguratu zuten Legazpiko taberna enblematikoenetako den Gurrutxaga, eta gaur arte familia beraren esku egon da, eta aurrerantzean ere hala jarraituko du. Atzoko festak izandako erantzunak urte askotarako indarra eman dio gaurko arduraduna den Jaioneri.
Familiakoak, langileak eta langile ohiak, lagunak, bezeroak eta ia Legazpi osoa elkartu zen atzo tabernaren inguruan. Erraldoiak eta dultzaineroak ere batu ziren festara, baita dantzariak ere larrain dantzarekin. Bertsoak, kantak, eta musikari gazte talde baten emanaldia ere izan ziren. Giro paregabea sortu zuten guztien artean, eta festa ahaztezina izan zen atzo Gurrutxaga tabernaren inguruan ospatutakoa.













