Ampoko bi talde Gipuzkoako txapeldun erlojupekoan
Infantil eta alebin mailako talde bana izan dira irabazle Zumaian jokatu den eskolarteko erlojupekoan.
Ampo-Goierriko TBko bi talde txapeldunak, larunbatean, Zumaian. Hitza Larunbatean eskolartekoak Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapelketa jokatu zen Zumaian, eta Ampo-Goierriko Txirrindularitza Bultzatuzeko bi talde irabazle izan ziren. Maila bakoitzean bi talde atera zituzten Ampokoek.
Eguraldia lagun zutela, sekulako erlojupekoa egin zuten talde guztiek. Infantil mailan Ampo 1 taldekoak izan ziren garaile, bigarren taldeari 30 segundoko aldea atereaz. Alebin mailan, Ampo 1 taldekoak ere txapeldun izan ziren bigarren taldea 10 segundora utziz.
Infantil mailako Ampo 1 taldekoak Aiur Goiburu, Andoitz Zabaleta, Ibai Jauregi, Amets Ormaetxea eta Xuhar Muñoz ziren, eta alebin mailako Ampo 1 taldekoak Eneko Telleria, Gari Ormaetxea, Alar Zabaleta, Amets Aristi eta Enaitz Lezea.
Igande goizena juniorrak Lizarrako klasikoan izan ziren. Lehiakor aritu ziren egin ziren ihesaldi desberdinetan sartuz.

Infantil mailakoak podiumean.Hitza

Alebin mailakoak podiumean.Hitza

Infantil mailakoak erlojupekoan.Hitza

Alebin mailakoak erlojupekoan.Hitza













