Arantzazuko erromesaldira joateko autobusen izen ematea irekita, gaurtik
Pazko Bigarreneko afarirako izen ematea ere ireki dute. Maiatzaren 21era arte egongo da zabalik.
Zegamarren peregrinazioa Arantzazura, artxiboko argazkian.Asier Zaldua Maiatzaren 24an eta 25ean egingo dute aurten urteroko Arantzazuko erromesaldia zegamarrek. Urtero bezala, bide osoa oinez egin nahi edo ezin dutenentzako autobus zerbitzua jarriko du udalak.
Maiatzaren 24an apeaderora igotzeko autobusa doakoa izango da. Maiatzaren 24an eta 25ean arratsaldean, Arantzazutik Zegamara joateko itzulerako autobusak 2,5 euroko prezioa du. Maiatzaren 25ean, Arantzazura joan-etorria egiteko —Zegama, Arantzazu, Zegama— salneurria 5 eurokoa izango da.
Bestalde, Pazko Bigarreneko afarirako —maiatzaren 25a— udaletxeko arkupetan tokia hartzeko ere izen ematea gaur ireki dute.
Bi kasuetan, maiatzaren 21era arte egongo dira zabalik izen emateak, udaletxean.













