‘Liburu bat, mundu bat’ gaur, Txomenarenan
Irakurzaletasuna bultzatzeko Liburu bat, mundu bat ekimenaren barruan, astelehenean, hilak 18, aire libreko saioa izango da, 17:30ean Txomenarena parkean. Saioa 6-12 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Ipuin kontaketa, eskulanak, musika eta jokoak izango dira. Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.













