Jon Zaldua eta Joanes Izagirre aizkolariak Izar Berriak txapelketako finalera sailkatu dira
Atzo (igandea) aizkolari gazteen Izar Berriak txapelketako finalerdia jokatu zuten Urnietan. Jon Zaldua zumarragarrak eta Joanes Izagirre urretxuarrak finalera sailkatzea lortu zuten. Zutikako proban eta kolpeka herriko bi aizkolariak nagusitu ziren, baina lan luzean bigarren postuan sailkatu ziren. Sailkapen nagusian ere bigarren gelditu ziren, Igoin Pikabea eta Mikel Santestebanen atzetik. Finalerako bi txartel zeudenez jokoan, finalera sailkatu ziren.













