Zeraingo Kulturaldia azken txanpan
Tortilla patata lehiaketa egin zuten San Isidro egunez. Asteazkenean, ‘Eraman zutela’ dokumentala eskainiko dute.
Tortilla lehiaketako irabazleen taldeko argazkia, ostiralean Zerainen. Hitza Maiatzean zehar ospatzen ari diren Kulturaldia zikloaren baitan, tortilla patata lehiaketa egin zuten Zerainen pasa den ostiralean, San Isidro egunez. Eneritz Aizpeolea eta haren lagunak izan ziren lehiaketako irabazleak. Bigarren egin zuten Mikel G., Irati eta Iratxek eta hirugarren, Mikel E. Josu eta Ilazkik.
Lehiaketaren aurretik, Hazietxeko kideen eskutik zirku saioa ere izan zuten Zeraingo pilotalekuan.
Ikus entzunezkoa asteazkenean
Kulturaldiaren baitako egitaraurekin jarraituz, asteazkenean, Olaberriko Olargi memoria historikoko taldearen ekimenez ondutako Eraman zutela dokumentala eskainiko dute 19:00etan, kultur etxean. Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravo zuzendariek parte hartuko dute emanaldian, Olargiko hainbat kiderekin batera. 2025eko martxoan estreinatu zuten lana Olaberrian; Martzelo Lasa eta Jesus Bujanda olaberritarren istorioa kontatzen da dokumentalean.















