Aldaketa azken borondateei buruzko hitzaldian
Asteazken honetarako aurreikusita zegoen azken borondateen agiriari buruzko hitzaldia maiatzaren 27ra atzeratu dute, aste honetan zehar, 2026a hasi zenetik, medikuak egiten ari diren laugarren greba dela eta. Hitzaldia Segurako osasun etxeak antolatu du eta 15:00etatik 16:00etara eskainiko dute kultur etxean. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da osasun etxean. Bigarren saio bat ere antolatuko dute ekainaren 3an.













