
Haztegi eta Olamendi ikastetxeetako ikasleak udal ordezkari eta teknikariekin elkartu dira gaur goizean, egindako lanaren emaitzak eta proposamenak aurkezteko.

25. Mendi maratoiko, XII. Kilometro Bertikaleko eta XV. Junior Traileko sailkapen orokorreko korrikalari onenen denborak, euskal herritarrenak eta goierritarrenak ikus ditzakezue albistean.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Umeen soka dantza egin dute gaur eguerdian ehun haurrek Loinazko San Martin plazan.

Tove Alexandersonek eta Elhousine Elazzaouik, Zegama-Aizkorriko irabazleek, dutxatzeko, bazkaltzeko eta siesta egiteko astia eduki dute 290 dortsalduna helmugara iritsi denerako. Nahi beste disfrutatu gabeko lasterketa baten kronika da hau.

Lortutako baliabideak ikerketa onkologikora eta elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak doakoak izatera bideratuko dira. Elkarteak ordiziarrei eskerrak eman nahi izan dizkie.

[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Azienda eta hegaztien erakusketa izan da Arana kalean. Plaza azpiko astearteroko azokaz gain, Zubimuzu plazan talogileen eta bestelako produktuak saltzeko postuak egon dira.

Bidea eusteko lanak egingo dituzte bihar hasita. Lanak 10 egunez luzatuko dira eta errepidea zirkulazioarentzat erabat itxiko dute bi noranzkoetan.

Latoga, Loak eta Melting Picks plazako oholtzara igoko dira arratsaldean, eta gaueko kontzertuan Velvet Bullets eta Xaukena izango dira.

Zaldibiako Mendi Lasterketaren antolatzaileek sareratu dute larunbatean jokatu zen probaren bideo ofiziala.

Ostiraletik igandera bitarte, hitzaldia, IX. zortzikoa eta dantzari txikia izango dira Ordizian.

Treba Gazteak programaren baitako saioa izango da. Parte hartzeko izen ematea irekita dago gaztelekuan.

Zumarraga-Urretxun heroinak eta HIESak utzitako arrastoa aztertzen duen lana da. Beti Gazte Animakzio Taldeak antolatu du emanaldia, eta sarrerak salgai daude.

Ordiziako Udalak herriko ostalaritzako establezimenduekin batera abiarazitako ekimen berria da.