Alpargatak soka dantzan urratuta
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Umeen soka dantza egin dute gaur eguerdian ehun haurrek Loinazko San Martin plazan.
Haurrak eguerdiko soka dantzan.Laida Goiburu Umeen soka dantza egin dute eguerdian Loinazko San Martin plazan, ohi bezala loinatzetako asteartean. 11:00etarako elkartu dira plazan, eta han argazkia atera ondoren udaletxeko batzar aretora igo dira. 12:00etan txistulariei jarraika jaitsi dira eskutik ilaran plazara. Guraso, familia kide, lagun eta herritar ugari gerturatu dira plazara emanaldia ikustera. Ehun umek parte hartu dute; 50 umek aurreskuan, eta beste 50 haurrek bikotekide gisa. Arratsaldean helduen soka dantzaren txanda izango da, 19:00etan.
Argazkiak eta bideoa: Laida Goiburu













