Astearterokoaz aparte, azoka berezia
[ARGAZKIAK ETA BIDEOA] Azienda eta hegaztien erakusketa izan da Arana kalean. Plaza azpiko astearteroko azokaz gain, Zubimuzu plazan talogileen eta bestelako produktuak saltzeko postuak egon dira.
Ganadua Arana kalean, goizean.Laida Goiburu Atzoko kuadrilla egunaren ondoren, eta bi eguneko etena baino lehen, gaur azoka berezia izan da Beasaingo Loinatz jaietan. Plaza azpiko zein Erauskin plazako astearteroko azokaz gain, Zubimuzu plazan talogileen eta bestelako produktuak saltzeko postuak egon dira, eta Arana kalean azienda eta hegaztien erakusketa. Eguraldi onarekin, herritarrak kalera atera dira ezohiko azokaz gozatzera. Animaliek ikusmina sortu dute gaztetxoenengan. Goizeresi Txistulari Elkarteak girotu du goiza, kalez kale. Maddi Aiestaran, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña eta Xabat Illarregi bertsolarien saioa izan da Bideluze plazan.
Argazkiak eta bideoa: Laida Goiburu
Bihar asteazkena ekitaldi bakarra izango da: Beasaingo Gurea eta Añorgako Gure Kabia abesbatzen kontzertua izango da 18:30ean Usurbe Antzokian. Hala, biharko eta osteguneko atseden egunen ondoren, ostiralean ekingo diote bigarren asteburuari Beasainen.













