Bide mozketa Barbari auzotik Zerainera doan errepidean
Bidea eusteko lanak egingo dituzte bihar hasita. Lanak 10 egunez luzatuko dira eta errepidea zirkulazioarentzat erabat itxiko dute bi noranzkoetan.
Barbari auzorako bidea adierazten duen seinalea, Zeraingo Otatza sagardotegia zenaren parean.Hitza Zegamako Barbari auzotik Zerainera doan bidean —GI-3261 errepideko 0+400 KPan— izandako luiziaren ondorioz, errepidea erabat itxiko dute bihar goizean, bide zati horretan beharrezko euste lanak egiteko. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegitura eta Lurralde Estrategiako departamentuak jakitera eman duenez, «errepidea erabat itxiko da bi noranzkoetan eta ibilgailuek ezingo dute lanek eragindako zatian zirkulatu».
Lanak hamar egunez luzatuko direla aurreikusi dute eta ondorioz, errepidea itxita egongo da «maiatzaren 20ko 9:00etatik, maiatzaren 29ko 17:00etara». Asteburuan, maiatzaren 23an eta 24an, errepidea behin-behinean irekiko dute zirkulazioarentzat eta maiatzaren 25ean, astelehena, berriro itxiko da.
Errepidea erabat itxita dagoen bitartean, zirkulazioa GI-3261 errepidetik desbideratuko dute, Zeraindik. UTE Ekialdea 2022 enpresak egingo ditu lanak eta obrak behar bezala seinaleztatuta egongo dira.













