‘Kikara’ edalontzi berrerabilgarriak eskuragai Ordiziako ostalaritzan
Ordiziako Udalak herriko ostalaritzako establezimenduekin batera abiarazitako ekimen berria da.
Ordiziako Udalak herriko tabernekin eta kafetegiekin elkarlanean martxan jarri du kafea eramateko edalontzi berrerabilgarriak sustatzeko egitasmo berria. Helburua da erabilera bakarreko ontzien kontsumoa murriztea eta herrian ohitura jasangarriagoak sustatzea.
Aurrerantzean, Ordiziako ostalaritza establezimenduetan bezeroek ‘Kikara’ edalontzi berrerabilgarrietan hartu ahal izango dute eramateko kafea. Erabiltzaileak euro bateko gordailua ordainduko du basoa eskuratzean, eta sareko edozein establezimendutan itzuli ahal izango du erabilitakoan. Gordailua berreskuratzeko edota beste edalontzi garbi bat erabiltzen jarraitzeko aukera izango du.
‘Kikara’ ontziak berrerabilgarriak eta birziklagarriak dira, beren materialaren %60 Ebroko Deltatik datorren arroz-azalarekin eginak. Ontzi garbigailurako eta mikrouhin laberako ere egokiak dira.













