Erromesaldiko autobuserako izen ematea, irekita
Maiatzaren 27a izango da izena emateko azken eguna.
Idiazabaldarrak San Adrianera egin zuten erromesaldia, 2023an. Maiatzaren 31n ospatuko dute idiazabaldarrek urteroko San Adrianera erromesaldia. Beherakoan, Zegaman eta Seguran geldialdiak egingo dituzte alkate-makilen trukaketarako. Autobusez joan nahi dutenek, maiatzaren 27a baino lehen eman beharko dute izena, whatsappez 696 690 887 zenbakian edo kultura@idiazabal.eus-era idatzita.













