Larraondo zerrategia martxan, igandean
Bisitariak Zeraingo Larraondo zerrategian. Ane Garmendia Pasa den maiatzaren 17an ospatu zen Gipuzkoako Erroten Egunaren harira, Larraondo zerrategira bisita gidatua antolatu dute iganderako Zerainen. Bertaratzen direnek zerrategiko egitura hidraulikoa ezagutzeko aukera izango dute eta uraren indarrak makinak nola bultzatzen dituen ikusiko dute. Bisitari 10:00etan emango diote hasiera eta hamaiketakoa izango da amaieran. Zerrategi hau XIX. mendeko altxor arkitektoniko bat da eta Larraondo baserrian jaiotako Higinio eta Santiago Alustiza anaiek eraiki zuten 1890 urte inguruan.













