Liburu aurkezpena ostiralean, Zegamako kultur etxean
Eneko Iztueta, 'Kontua eta zikina. Euskal pop noir bat' eleberri grafikoaren egileetako bat. Gorka Correyero. IRUTXULOKO HITZA Kontua eta zikina. Euskal pop noir bat liburuaren aurkezpen ekitaldia izango da bihar, 18:00etan Zegamako kultur etxean. Eneko eta Ibai Iztueta Azurmendi anaien eta Aritz Vieitesen lehendabiziko eleberri grafikoa da eta konfesioak, ohiturak, baserriko bizitza, familia eta familien arteko harremanak korapilatzen ditu.













