Saturdiko jaiak ospatuko dituzte larunbatean
Zaldibiako auzoko gazteek egitaraua antolatu dute iluntze-gauerako. Hirugarren aldiz ospatuko dira jaiak San Isidro egunaren hurrengo asteburuan. Lehenago Pazko astelehenenan izaten ziren auzo horretako jaiak.
Saturdi auzoko jaiak 2024an. Laida Goiburu Zaldibiako Saturdi auzoko festak ospatuko dituzte, larunbatean. 16:30etik aurrera hainbat ekintza antolatu dituzte Zaldibiako auzoko gazteek.
Hasteko, Iztueta dantza taldeak emanaldia eskainiko du. Jarraitzeko, 17:00etan, haurrentzako jolasak, toka eta bonba lehiaketa egongo dira. Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hektor Folk-en erromeriak girotuko du jaia, 18:30ean. Ondoren, valentziarrek parrillan prestatutako produktuak dastatzeko aukera izango da. Saturdi baserri giroko auzoa da, eta bertan izen bereko baseliza bat dago.
Ohiturak aldatuz doaz
Hirugarren urtez ospatuko dituzte Saturdiko festak San Isidro egunaren hurrengo asteburuan. Auzo honetako jaiak jatorrian azaroaren 29an, San Saturnino egunean ospatzen ziren. Baina, duela 76 urte eguraldi hotzaren eta ilunaren eragozpenak saihesteko asmoz Pazko astelehenera aldatu zuten ospakizuna. Duela bi urte ohiturek eta garai berriek bultzatuta eguna berriro aldatzea erabaki zuten auzotarrek.












