‘Singular Dendak’ errekonozimendua jaso dute Lirain Wellness eta Leiresh saltokiek
Ibilbideagatik, nortasunagatik, hurbiltasunagatik eta tokiko merkataritzari bultzada emateagatik izan dira aitortuak.
ipuzkoako Merkataritza Federazioak eman ohi duen Singular Dendak programaren aitorpena jaso berri dute Goierriko bi saltokiek: Lirain Wellness eta Leiresh.
Lirain Wellness aurpegiko tratamenduetan, kosmetikan eta ongizate integralean espezializatzen den estetika zentroa da. Ordizia eta Beasainen lokalak ditu, eta besteen artean, bere ibilbideagatik, nortasunagatik eta tokiko merkataritzari egiten dion ekarpenagatik jaso du aitortza. Aitortza berri horrekin, dagoeneko bederatzi dira Ordizian zigilu hori duten establezimenduak: Ness, Suquia, Gofi Berri, Porfirio Fernandez, Garin, Vicuña Confeccion, Faemaetxe, Goierriko Nekazal Koop, eta orain baita Lirai Wellness ere.
Lazkaon kokatzen den Leiresh saltokia, berriz, bezeroei esperientzia paregabeak eskaintzeko duen nortasun, hurbiltasun eta gaitasunagatik nabarmendu dute.
Sari banaketa joan den igandean egin zen, Donostiako Maria Cristina hotelean. Erakundeetako ordezkariak, merkatariak eta sektoreko eragileak bildu ziren, tokiko merkataritzari bultzada emateko.














