Udalekuetan eta gazte irteeretan izena eman dezakete legorretarrek
Ekainaren 1a izango da bi programetan izena emateko azken eguna, udalaren web orrian ordainagiria erantsita.
Legorretako Udalak udalekuetan eta gazteen irteeretan izena emateko epea zabaldu berri du. Umeen programa Haur eta Lehen Hezkuntzako umeentzat zuzenduta dago, 3 eta 12 urte bitarteko haurrei. Hauen kasuan, zerbitzua ekainaren 22an hasiko da eta uztailaren 24ra arte luzatuko da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara (80€). Gazteen programa, berriz, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago, 13 eta 18 urteko gazteei. Hauen zerbitzua ekainaren 25ean hasiko da eta uztailaren 21ean amaitu. Astean bi irteera egingo dituzte (120€). Ekainaren 1a izango da bi programetan izena emateko azken eguna.
Bi programetan deskontua izango dute DSBE eta GLL jasotzen duten familiek, familia ugariek eta guraso bakarreko familiek. Hainbat kasutan, ES40 2095 4408 53 1060024709 (Kutxabank) kontu zenbakian ordaindu beharko da, eta ondoren Herritarren Atarian izena eman, ordainagiria erantsiz.













