Atutxa, Gisasola eta Larrea euskal duatloiaren finalera
Hiru goierritar aritu dira lehian: Zumarragako Yulen Aranberri eta Jon Zaldua eta Lazkaoko Haritz Goena.
Atutxa, Gisasola eta Larrea.Manex Usarralde Euskal duatloiaren bigarren finalaurrekoa izan da gaur Ziumarragan eta, bertan, Aitzol Atutxak, Ioritz Gisasolak eta Julen Larreak lortu dute finalera sailkatzea. Lan hauek egin behar izan dituzte lehiakideek: aurrena, 45 ontzako enbor etzan bat eta bertikal bat moztu; eta, ondoren, 500 metroko korrikaldia bi aldiz. Lan horiek egiteko 18 minutu zituzten gehienez. Lehiakide guztien artean Atutxak egin du denborarik hoberena, lanak 10:56 segundutan eginda. Ioritz Gisasolak, bigarren sailkatuak, 12:29 segundutan amaitu ditu. Julen Larrea izan da hirugarren sailkatua, lanak 13:45 segundutan amaiturik.
Hamaika lehiakide aritu dira aizkoran eta korrikan, horietatik hiru goierritarrak ziren: Yulen Aranberri eta Jon Zaldua zumarragarrak eta Haritz Goena Lazkaomendikoa. Horietaz gain, Manuel Fraile, Beñat Lekue, Aritz Oregi, Borja Fernandez eta Txutxi Larrazabal ere aritu dira.
Euskal duatloiko finala
Tolosako zezen plazan jokatuko da euskal duatloiko finala ekainaren 7an, 17:00etan. Gaurko hiru sailkatuekin finaleko hamabi lehiakideak zein izango diren erabakita geratu da. Finalean Julen Alberdi Txikia IV.a, Xabier Zaldua, Eneko Saralegi, Ibai Soroa, Ugaitz Muguertza, Oier Kañamares, Eloy Corchero, Oier Mitxelena, Aitzol Atutxa, Ioritz Gisasola eta Julen Larrea lehiatuko dira.
Tolosako zezen plazan egin beharko dituzten lanak finalaurreko berbarak izango dira aizkoran eta korrikan baina lau aldiz egin beharko dituzte, bitan ordez.













