Mozorro egun eguzkitsua ari dira ospatzen Beasainen
Loinatz jaietan mozorro ezberdinak ikusteko aukera dago. Koloretsu eta umoretsu jarraitzen dute jaietan beasaindarrek.
2026ko Beasaingo festetako mozorro eguna.Manex Usarralde Beasaingo Loinatz jaietan mozorro irudimentsuak ikusteko aukera dago, beste urte batez. Goizetik mozorro ezberdinez bete dira Beasaingo kaleak. Festak bihar bukatuko badira ere, koloretsu eta umoretsu atera dira gaur beasaindarrak jaien azken txanpa giro onean ospatzera. Egun eguzkitsuak ere lagunduko du jai-giro hobea sortzen.
Indarkeria matxistari aurre egiteko
Jaiak ondo pasatzeko badira ere ez da beti horrela izaten. Indarkeria matxista edo bestelako erasoak ugaritu egiten dira horrelako egunetan. Horregatik, indarkeria matxista prebenitzeko eta hari aurre egiteko informazio gunea egongo da Gipuzkoa plazan, 21:00etatik 01:00etara.
Argazkiak: Manex Usarralde













