Murumendik irabazi du elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa
Aurkeztu behar ziren bi plateren artean oreka onena lortu dute. Gainera, bigarren plater hoberenaren saria jaso dute. Lehen plater hoberena, ordea, Loinatz abesbatzak prestatu du.
Murumendi elkarteko kideak saria jasotzen.Manex Usarralde Murumendi elkarteak irabazi du Beasaingo jaietako elkarteen arteko sukaldaritza txapelketa. Bigarren plater –kokotxak pil-pilean– hoberenaren eta bi platerak batuta hoberen egin dutenen saria jaso dute. Loinaz abesbatzak lehen plater –zurrukutuna– hoberenaren saria irabazi du. Lehiakideek lehen platerean zurrukutuna prestatu dute, eta bigarrenean kokotxak pil-pilean.
Loinatz jaietako bigarren larunbatari aurre egiteko herritarrak mozorrotuta dabiltza egun eguzkitsua lagun dutela.
Argazkiak: Manex Usarralde













