Xabier Ormazabalen omenezko Mendi Festa ospatzen dabiltza
Urretxun goizetik eskaltzeko boulderra jarri dute Gernikako Arbola plazan. Azken urteetan ikusmira handia pizten duen eguna da.
Gernikako Arbola plazan goizetik zegoen eskalatzeko boulderra. Lehenik, eskola kiroleko haurrek eskalatu dute. Horien ondoren, hasiberriek ere eskalatzeko aukera izan dute. Gainera, jolasak eta ikastaroak ere egon dira haurrentzat: tirolina, slackline-a etab… Tonbola ere ireki dute.
Segidan esperientziadunek eskalatu dute. Hori bukatzean herri bazkaria egin dute. Bazkalostean, haurrentzako zine emanaldia izan da eta, ondoren, Juan Vallejoren (Historias) bajo cero [Zero azpiko (Historiak)] liburuaren aurkezpenarekin eman diote segida. Ekitaldia Juanjo San Sebastianek gidatu du. Patxi Arozenak eta Patxi Usobiagak kirol eskaladari buruzko solasaldia egin dute arratsaldean.
Afari merienda eta zozketa egin ostean Jon Maiaren eta Gorka Hermosaren kontzertua izan da. Kontzertu hori amaitzean, Xabier Ormazabal bekaren irabazlearen izena eta bere egitasmoa ezagutzera eman dituzte. Aurten lau proiektu aurkeztu dira.
Ilunabarrean, Iker Urangaren Izarren zaunka eta Silvia Vidalen Alaska: un pas mes [Alaska: urrats bat gehiago] dokumentalak ikusi ahal izan dira. Egunari amaiera biribila emateko, Doctor Deseo taldeko Francisek kontzertua eskaini du.
Belaunaldien arteko eskalada erronka
Belaunaldien arteko eskalada erronka 20 urtez azpiko Baby Dinos taldeak irabazi du 211 euskarri helduta. Hala ere, 20-30 bitarteko Paniko al Dinamiko taldea gertu ibili 209 heltzera iritsiz. 30-40 urte bitarteko Gazteak baina ez hainbeste taldeak 140 heldu dituzte, eta 40 urtetik gorakoek Txaku zaharrakek 127. Beste urte batez aurrera eraman dute Xabier Ormazabalen omenezko eguna.













