Venezuelan hil da Xabier Arruti Imaz, Lazkaoko iheslari ohia
2013an Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak abiatutako prozesuari esker jaioterrira, Lazkaora, itzuli ahal izan zuen, baina gerora ere Venezuelan bizi izan da. 'Naiz.eus' hedabideak zabaldu du albistea.
Xabier Arruti Imaz Lazkaoko iheslari politiko ohia. Etxerat «Borroka eta amets iraultzaileetan burkide, PSUV gure alderdiko militante aktiboa, gizon ameslaria eta gure komunitatearen aldeko proiektuetan lider»; horrela laburbildu du Xabier Arruti Imazen ekarpena Venezuelako Monseñor Iturriza herriko alkate Jose Cumaro Lugok, euskal iheslari ohiaren heriotzaren berri emateko zabaldutako oharrean.
Euskal Herrian poliziaren eta Auzitegi Nazional espainolaren jazarpenari ihes eginez Venezuela hartu zuen bizitoki Arrutik duela urte askotxo. 2013an Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak abiatutako prozesuari esker jaioterrira, Lazkaora, itzuli zen 2015ean, baina ondoren ere Atlantikoaz bestaldean eman du denbora gehiena eta bertan hil zen atzo.
Albistea osoa Naiz.eus webgunean.













