Giro paregabean egin dute Batala mendi martxa
Kilometroak jaiaren '50 jai 50 tontor' ekimenaren baitan antolatu dute, eta aldi berean, ekainaren 27ko mendi martxarako ibilbidea ezagutzeko ere balio izan du.
Lazkaoko plazan elkartu dira parte-hartzaileak. Batala taldeak, Lazkaoko Ikastolarekin eta Kilometroen jaialdiarekin elkarlanean antolatuta, mendi martxa egin dute goizean.
9:00etan elkartu dira parte-hartzaileek herriko plazan, eta Lazkaoko inguruetan barrena, 12 kilometroko mendi ibilaldia osatu dute.
Ibilaldi hau, alde batetik, datorren urriaren 4ean ospatuko den Kilometroak jaiaren ’50 jai 50 tontor’ ekimenaren baitan antolatu dute. Bestetik, Batala taldeak ekainaren 27rako prestatu duen mendi martxarako ibilbidea ezagutzeko ere izan da.
Bero egin duen arren, haur, gazte eta heldu ugari animatu dira mendi martxara, eta giro bikainean egin dute ibilbidea.













