Herri kirolek eman die amaiera Loinatz Jaiei
Lau goierritar izan dira: Haritz Goena (Lazkaomendi) eta Unai Etxeberria (Ezkio) aizkoran. Xabier Aranburu eta Gari Garmendia idiazabaldarrak harri jasotzen.
Unai Etxeberria ezkiotarra aizkoran. 18:45ean hasita Dolarea parkean ondorengo kirolariak elkartu dira: Iker Vicente, Julen Alberdi, Irati Astondoa, Uxue Ansorregi. Tartean goierritarrak ere bai, Haritz Goena (Lazkaomendi) eta Unai Etxeberria (Ezkio) aizkoran. Xabier Aranburu eta Gari Garmendia idiazabaldarrak harri jasotzen. Horiekin batera Udane Ostolaza eta Estefania Etxebeste.
Hurrengo urtean Maiatzaren 7an hasiko dira Loinatz jaiak.













