Larraondo zerrategiaren barrunbeak ezagutzeko aukera izan da
XIX. mendeko altxor arkitektoniko bat da zerrategia, eta Larraondo baserrian jaiotako Higinio eta Santiago Alustiza anaiek eraiki zuten, 1890 urte inguruan.
Zeraingo Larraondo zerrategira bisita gidatua egin dute gaur goizean, pasa den maiatzaren 17an ospatu zen Gipuzkoako Erroten Egunaren harira. Bisitariak 11:30ean elkartu dira zerrategian eta eraikuntza arkitektoniko honen egitura hidraulikoa ezagutzeko eta uraren indarrak makinak nola bultzatzen dituen ikusteko aukera izan dute.
Zerrategi hau XIX. mendeko altxor arkitektoniko bat da eta Larraondo baserrian jaiotako Higinio eta Santiago Alustiza anaiek eraiki zuten 1890 urte inguruan.













