Garbiñe Alustiza, Josu Lazkano eta Oihan Telleria dira Goierriko bola txapeldun berriak
Legazpin jokatu zen larunbatean zortzi tiraldiko txapelketa itxi zuen finala.
Garbiñe Alustiza zeraindarra emakumezkotan, Josu Lazkano donostiarra gizonezkotan, eta Oihan Telleria zeraindarra gazteetan. Hauek dira Goierriko bola txapeldun berriak.
Aurten zortzi tiraldiz osatutako txapelketak 36. edizioa bete du, eta Zerainen hasita, Legazpin amaitu zen larunbatean, Goierriko bolatoki guztiak igaro eta gero.
Etxeko Danantzako klubak antolatutako Legazpiko saioan 33 bolarik parte hartu zuten, eta Ramon Iglesiasek irabazi zuen, 49 birla botata. Bigarrena Juanjo Aizpiolea izan zen 46 birlekin, eta hirugarrena Ion Orikan 45 birlekin.
Hauek izan dira Goierriko 36. bola txapelketaren sailkapenak:
Emakumezkoak:
1. Garbiñe Alustiza (Zerain)
2. Olatz Larrañaga (Donostia)
3. Pake Galdos (Gabiria)
Gizonezkoak:
1. Josu Lazkano (Donostia)
2. Saigotz Iglesias (Ibarra)
3. Itoitz Alustiza (Zerain)
Gazteak:
1. Oihan Telleria (Zerain)
2. Orhi Altzelai (Zegama)
ARGAZKIAK: Danantzako bola kluba
















