Subeltza egunak musika jarri zion larunbat arratsalde eta gauari Legazpin
Herriko bost musika taldek kontzertuak egin zituzten plazan, dena eman zuen publikoaren aurrean.
Loak taldeaIbai Mendia Larunbateko Subeltza Egunak pilak kargatu dizkio Legazpiko musika kolektiboa honi datozen hilabetetarako. Bikuñako udalaren lokaletan egoitza duten bost taldek musikaz bete zuten herriko plaza arratsaldez eta gauez.
Latoga, Loak eta Melting Picks izan ziren arratsaldeko protagonistak, eta Velvet Bullets eta Xaukena gauekoak. Bi kontzertu txandetan publikoak gogoz erantzun zuen, musikarien jardunak eta eguraldi onak lagunduta.
Subeltza kolektiboko ordezkariak pozik agertu dira musika festaren biharamunean. “Pozik gaude, ondo atera zen dena, eta publikoak bikain erantzun zuen. Taldeak ere gustura geratu ziren”. Hurrengo edizioan pentsatzen hasi dira.
ARGAZKIAK. Ibai Mendia

Loak




Latoga

Latoga

Latoga

Melting Picks

Melting Picks


Melting Picks

Xaukena eta lagunak

Loak

Xaukena

Velvet Bullets

Velvet Bullets

Velvet Bullets

Xaukena

Xaukena

Xaukena

Xaukena













