Frutaren Astea da Legazpin
Udalaren Aktibatu Legazpi programaren barruan, elikadura osasungarriari eskaini diote kanpaina berria. Astean zehar, fruta piezak banatuko dituzte herriko hainbat puntutan.
Elikadura osasungarria da Aktibatu Legazpiren bigarren kanpainaren gaia, eta horren barruan, Frutaren Astea izendatu dute atzo hasi eta ostiralera bitartekoa.
Frutaren Aste horren barruan, fruta piezak banatzen ari dira dohainik herriko hainbat lekutan, elikagai horren inguruko informazioa zabaltzen duen orri batez lagunduta. Frutak osasunean duen garrantzia azaltzen du orriak. Fruta pieza bat hartzen duten herritarrei inkesta txiki bat betetzeko ere eskatzen zaie, elikadura arloan dituzten ohiturak ezagutzeko.
Gizarten Zentroan, Osasun Etxean eta kiroldegian ari dira fruta piezak banatzen, baita Garagunean ere, zentro horretako erabiltzeak herriko ekintza eta jardueratan laguntzeko prest agertu direlako beste behin.












