‘Anai’ film laburraren proiekzioa Arerian
Imanol G. Gurrutxaga lazkaotarra da zuzendaria.
Anai film laburra proiektatuko dute Areria Aretoan, ostiralean, 19:00etan. Imanol G. Gurrutxaga lazkaotarra da zuzendaria. Filmeko protagonistak denbora askoren ondoren elkartzen diren bi anaia dira. Irunen grabatu zuten urrian, eta irailean New Yorken sekuentzia batzuk ere bai.













