Izaki Gardenak taldearen Ataungo kontzerturako sarrerak salgai
Ekainaren 6an izango da Gasteizko taldearen emanaldia.
Sitsak kontzertua eskainiko du Izaki Gardenak taldeak Ataungo Herri Antzokian, ekainaren 6an, 22:00etan. Sarrerak 15 euroan eskuratu daitezke udaletxean eta liburutegian. Karteleko QR-aren bitartez ere erreserbatu daitezke. Erreserbatutako sarrerak egunean bertan ordaindu beharko dira.













