'Munstroak sortzen direnean' dokumentala, Goierriko Zentro Sozialistan
Bihar emango dute, 18:00etan. XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka ditu hizpide ikus-entzunezkoak.
'Munstroak sortzen direnean' dokumentaleko irudi bat.Hitza Diario Socialistak ekoitzitako Munstroak sortzen direnean dokumentala emango dute bihar Goierriko Zentro Sozialistan, 18:00etan. XXI. mendeko faxismoa eta haren kontrako borroka ditu hizpide ikus-entzunezkoak. Besteak beste, Madrilgo, Milango, Monzako eta Parisko militante antifaxistak dira elkarrizketatuak.













