Amezti, Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteen topaketa
Ekainaren 7an egingo dute Nafarroako mendietara antolatutako irteera batekin. Ostirala da irteeran izena emateko azken eguna.
Amezti, Mendaur eta Sabiñanigoko mendi elkarteen topaketa, Etor Txikiko gainean. 2023an antolatu zuten azkenekoz zegamarrek topaketa. Amezti Zegamako Amezti, Gasteizko (Araba) Mendaur eta Sabiñanigoko (Huesca, Espainia) mendi elkarteek urteroko topaketa egingo dute datorren ekainaren 7an. Aurten, Nafarroako mendietara egingo dute irteera, Sakana bailaran barrena. Irteeran parte hartzeko Ameztiko kideekin harremanetan jarri behar da. Ostirala da izena emateko azkeneko eguna.
2009an eman zioten hasiera topaketari eta ordutik urtero errepikatu dute, ohitura bihurtuz. Elkarte batek hartzen du urtero irteera antolatzeko ardura eta aurten zegamarrei egokitu zaie txanda. Aurreko edizioetan Zegama inguruko mendietan ibili eta gero —Aralar aldean ere bai— aurten, Nafarroara joango dira. Bakaikutik abiatuta Urbasako mendilerrotik San Adriango ermitara joango dira eta handik Lizarragako portura. Lizarragako jatetxean egingo dute senidetze bazkaria, egunari amaiera emateko.













