Esanezin eta Jurgi Ekiza, akustikoan Itsasondon
Emanaldia bihar arratsaldean, plazan.
Esanezin taldearen eta Jurgi Ekiza abeslariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bihar arratsaldean, ostirala, Itsasondon. Kontzertu akustikoak egingo dituzte, 19:00etan hasita, herriko plazan. Esanezinen txanda izango da aurrena, 19:00etan, eta Ekizarena ondoren, 20:15ean. Sarrera doan izango da, eta bertaratzeko deia egin du Itsasondoko Udalak.













