Goierritar ugari Euskadi Txirrindularitzako Federazioaren egitura berrian
Santi Osoro presidenteaz gain, Jokin Mujika, Gorka Izagirre, Guillermo Prieto, Bittor Martinez, Iñaki Telleria, Juanan Auzmendi eta Miguel Etxezortu daude, besteak beste.
Euskadiko Txirrindularitza Federazio berrituaren Segurtasun batzordea, joan den asteko argazki batean. ETXF Santiago Osoro Ramos ataundarra buru zuen hautagaitza-zerrendak zuzendaritza batzordearen kargua hartu eta gero, hilabete osoan zehar aritu dira Euskadiko Txirrindularitza Federazio berrituaren zimenduak eraikitzen. Presidenteaz gain, badira goierritar gehiago egitura horretan.
Abraham Olano Manzano txirrindulari ohi anoetarra izango da zuzendari tekniko berria, eta maila eta modalitate bakoitza lantzeko hautatzaile eta ordezkariak ere izendatu dituzte:
- 23 urtez azpiko selekzioa: David Etxebarria Alkorta.
- Emakumezkoen hautatzailea (juniorrak eta kadeteak): Irantzu Solagure Martinez (Elena Gaztelu Deba laguntzaile).
- Kadete mutilen hautatzailea: Iñigo Larruzea Ortiz.
- Junior mutilen hautatzailea: Gorka Izagirre Insausti ormaiztegiarra.
- Mendi bizikletako hautatzailea (maila guztietan): Cristian Lopez.
- Ziklo-kroseko hautatzaileak: Axier Oiartzabal Arbaizagoitia eta Jokin Mujika Aranburu itsasondoarra.
- Pistako hautatzailea: Imanol Isasa Reinoso.
- Trial modalitatea: Irene Caminos Iartza.
- Txirrindularitza egokitua: Guillermo Prieto Hortelano olaberritarra.
Kirol teknikariez gain, hainbat ardura berri estreinatu dituzte federazioan.
- Segurtasun batzordea: Santi Osoro (koordinatzailea) eta Ertzaintzaren bi agente lotune lanetan: Ion Arruarte Mugika eta Daniel Rodriguez Fernandez.
- Idazkari nagusia: Luis Ignacio Irisarrik jarraituko du ETxFren idazkari nagusi izaten, Elena del Rio eta Eva Moran idazkariekin batera.
- Epaileen batzordeko lehendakaria: Bittor Martinez Gonzalez beasaindarra izango da, 2021era arte izan zen bezala.
- Zuzendari logistikoa: Iñaki Telleria Otegi itsasondoarra.
- Diruzainak: Ibon Garcia Caballeroeta Juanan Auzmendi beasaindarra.
- Komunikazio arduradun: Mikel Astarloza Chaurreau
- Komunikazio kudeatzaile: Jorge Garcia Gonzalez
- Hauteskunde batzordeko buru: Miguel Etxezortu Sanz ordiziarra.













