Maite Franko ipuin kontalaria Legorretan
'Eki-Kili-Xehea, a ze odisea!' ipuin kontaketa saio egingo du liburutegian.
Maite Franko irundar kontalariak abuztuko eguzki eklipsearen harira sortutako Eki-Kili-Xehea, a ze odisea! ipuin kontaketa saio berezia izango du gaur arratsaldean, hilaren 28a, osteguna, Legorretako liburutegian. Lau urtetik aurrerako umeei zuzendutako saioa eskainiko du, eta arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Doan izango da eta liburutegiak berak antolatu du. Herritarrei bertaratzeko deia egin die Legorretako Udalak.













