Patin topaketa Zaldibian, bosgarren aldiz
Abilezia zirkuitua, patin martxa eta profesionalen lasterketa egingo dituzte.
Zaldibiako III. Topaketaren irudi bat, 2024an. Iñaki Gurrutxaga 5. Patin Topaketa egingo dute Zaldibian, ostiralean. Oin lur irristaketa elkarteak antolatzen du, eta 120 plaza daudenez «lehenbailehen» izena emateko adierazi dute. Izen-ematea kartelean agertzen den QR kodearen bitartez egin behar da. Partaideentzat oroigarria eta sorpresak egongo dira.
17:30ean abilezia zirkuitua egingo dute haur eta gaztetxoentzat, 19:00etan patin martxa herrian barrena eta 19:30ean patinatzaile profesionalen lasterketa.













