Zaldibiako antzerki tailerrekoen emanaldia antzokian
'Zaldibia antzerki fest!' izena jarri diote emanaldiari. Lau antzezpen egingo dituzte.
Zaldibia Antzerki Fest ekimena izango da herri antzokian, gaur, 19:00etan. Antzerki tailerreko haur eta gaztetxoen lau emanaldi ikusteko aukera egongo da: Udabeltza; Txulalai; Jonen arima; eta Karnizerie. Egitasmoa Zaldibiako Udalak, Ausa Gaztelu Guraso Elkarteak eta Lardizabal eskolak antolatu dute.














