Dantzari Txikia igandean egingo dute Legorretan
Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai dantza taldeak izango dira.
Legorretako Dantzari Txikiaren alardea.Iñaki Gurrutxaga Ordiziakoaren ondotik, dantzari txikiek Legorretan izango dute hurrengo hitzordua, igandean. 11:30eaean plazan dantzariei ongi etorria egin eta, eguerdira arte ibiliko dira kalez kale dantzan. 13:00etan agurra dantzatuko dute plazan eta ondoren, bazkaria egingo dute. Arratsaldea girotzeko eta egunari bukaera emateko, Oinkada erromeriaren kantaldia izango da.
Beasaingo Aurtzaka, Ordiziako Amets Bide, Zaldibiako Iztueta eta Legorretako Irrintzi Alai taldeetako dantzariak elkartuko dira igandeko jardunaldian.













