Emakumeen bertso-pilota lehiaketa jokatuko da igandean Lazkaon
Kukuprakak eta Eguzkiloreak taldeak ariko dira lehian.
II. Etxeko Memorialaren aurkezpena, Hernanin. Hitzan Emakumeen bertso-pilota lehiaketa izango da igandean Lazkaon, 12:30ean. Kukuprakak eta Eguzkiloreak taldeak ariko dira lehian. II. Etxeko Memoriala izenez ere ezagutzen da bertsoa eta pilota uztartzen dituen txapelketa hori.
Lazkaon jokatuko duten Eguzkilore taldea Barrokal, Orbegozo, Gomez eta Lizasok osatzen dute. Kukupraka talde, berriz, Oskoz, Ruiz de Larramendi, Aranburu eta Akizu.
Bi partida jokatuko dituzte: partida bat buruz buru lau eta erdian, eta bestea binaka. Bertso atala irabazten duen taldeak bi puntu lortuko ditu sailkapen orokorrerako. Finala Hernanin izango da ekainaren 7an.













