Gipuzkoako areto futboleko Kopako finalean da Itsasondo
B mailako finalean lehiatuko da Itsasondo, Ikaztegietaren aurka. Tolosaldea eta Debagoieneko taldeak ere izango dira.
Gipuzkoako Herri Txikietako Areto Futbol Ligako partida bateko irudia. Tolosaldeko Ataria Gipuzkoako Herri Txikietako Kopa bukatzear da, eta asteburuan Ikaztegietako frontoian jokatuko diren finalekin agurtuko da. Tolosaldea, Debagoiena eta Goierriko zenbait herri txikietako talde iritsi dira final horietara, A eta B mailetan. Horien artean da Itsasondo ere.
16:30ean hasita, A mailako finala jokatuko da aurrena, Bidania-Goiatz eta Leabururen artean. Maila bereko hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dira jarraian, Ikaztegieta eta Elgetaren artean, eta B mailako finalarekin amaituko da jardunaldia. Ikaztegieta eta Itsasondoren artekoa izango da azken hori.
Jardunaldia amaitzean, sari banaketa egingo dute.













