Herri kirol saioa larunbatean, Mutiloan
Herri kirol saio bat Mutiloako San Pedro jaietan. Maider Intsausti Herri kirolen topagune izango da berriz, larunbat honetan Mutiloako plaza. Aizkoran eta harrijasotzen erakustaldia egingo dute bertako eta kanpoko hainbat kirolarik, 18:30etik aurrera.
Jexux Mari Mujika (Ibarra) eta Iñaki Ibarguren mutiloarra arituko dira lehenengo aizkoran elkarren lehian eta Xabat Olaizola (Zarautz) eta Xabier Dorronsoro zeraindarra, ondoren. Hauek ere aizkoran.
Amaitzeko, Olaizola zarauztarrak bigarren lan bat egin beharko du harri jasotzen.













