Legorretar berriei ongi etorria egingo die udalak, larunbatean
Abendutik hona erroldatutako 29 herritar berri hartuko ditu udalak goizeko jardunaldian.
Larunbatean, 11:00etan hasita, abendutik hona erroldatutako 29 herritar berriei ongi etorria egingo die Legorretako Udalak. Udaletxean bilduko dira, eta herriaren inguruko informazio orokorra jasoko dute aurrena. Ondoren, herriko zerbitzu zein ekipamenduak gertutik ezagutzeko aukera izango dute, eta hamaiketako batekin bukatuko dute jardunaldia.













