Loinatz jaien inguruko herritarren iritzia jaso nahi du udalak
Galdetegi bat zabaldu du iritziak jasotzeko.
Lagun talde bat 2026ko kuadrilla egunean.Izaro Villarreal Beasaingo Udalak Loinatz jaien inguruan herritarrek duten iritzia jaso nahi du. Udalak aurtengo jaien “balorazio positiboa” egin du, eta eskerrak eman dizkie herritarrei “parte hartze, jarrera eta sortutako giro bikainagatik”.
Festen inguruko gogoeta herritarrei zabaldu die, eta horretarako galdetegi bat zabaldu du. “Ekimen honen xede nagusia hurrengo urteetako jaiak hobetzen jarraitzea da, betiere herritarren ekarpenak eta iradokizunak erdigunean jarrita”, adierazi du.
Galdetegia betetzea minutu gutxi batzuetako kontua besterik ez” dela-eta, herritarrak animatu ditu parte hartzera. Udalaren webgunean aurki daiteke, edo esteka honetan.













