Musika herrikoia eta klasikoa, Feten Feten bikotearekin
Diego Galaz eta Jorge Arribasek osatzen duten bikotearen kontzertua Usurbe antzokian izango da.
Diego Galaz eta Jorge Arribas, Feten Feten.Feten Feten Feten Feten Diego Galazek (Burgos, Espainia) eta Jorge Arribasek (Aranda de Duero, Burgos, Espainia) osatutako bikoteak kontzertua eskainiko du igandean Usurbe Antzokian, 18:00etan. Beasaingo Orkestrarekin egingo dute, Xabier Zeberioren zuzendaritzapean. Sarrerak Usurbe.eus webgunean eros daitezke.
Galazen bidez biolina, zarrabetea eta zerra entzuteko aukera izango dute ikus-entzuleek, eta akordeoia eta haizezko instrumentuak Arribasen bidez. Euskal Herri mailako Feten Sinfonikoa kontzertu-proiektuaren estreinaldia izango da Beasaingoa. Musika herrikoia eta klasikoa uztartzen dituzte emanaldian













