San Adrian pilota txapelketak emango dio hasiera igandean, Kirol Asteari
Ekainaren 7ra arte luzatuko da. Idiazabal kirol elkarteak eta udalak antolatu dute elkarlanean.
Izalbirako taldeak ikasturteko azkeneko irteera egingo du Beasaingo azokara, Kirol Astearen baitan. Idiazabalgo Udala Ekaineko lehenengo astean ohitura denez, kirol jarduerei eskainitako astea izango dute Idiazabalen. Idiazabal kirol elkarteak eta Idiazabalgo Udalak elkarlanean antolatu dute aurten ere Kirol Astea eta igande honetan emango dio hasiera, San Adrian pilota jaialdiarekin.
Kirol eskaintzaz gain, kirolarekin zerikusia duten ikus-entzunezkoak eta aurkezpen batek ere osatzen dute aurtengo egitaraua. Atxurbide elkarteak ere izango du bere lekua, 50. urteurrenaren harira. Ekainaren 7ra arte luzatuko da Kirol Astea. Ikus jarraian kartela:














