Udako jardueren egutegia aurkeztu du Bele Gazte gaztelekuak
Ekainaren 23tik uztailaren 27ra gauzatuko da. 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta dago. Izen ematea gaurtik ekainaren 6ra egongo da irekita.
Bele Gazteko nerabeak iaz, Sobrongo (Araba) abentura parkera egindako irteeran. Bele Gazte Zegamako nerabeen iritziak entzun eta jaso ondoren, prest dute dagoeneko uda honetarako eskaintza Bele Gazte gaztelekuan. Jarduerak ekainaren 23tik uztailaren 27ra bitartean gauzatuko dituzte eta 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Izena emateko epea gaur ireki da eta ekainaren 6ra bitartean egongo da irekita.
Gaztelekuklo hezitzaileek adierazi dutenez, nerabeekin batera adostu dute uda honetarako programazioa eta “beraien nahiak eta iritziak kontutan hartuta sei asteko proposamen erakargarria” osatu dute. Ondokoa da egunez egun, egitaraua.
- Ekainak 23: Bisoia, Zegama animalia babestua saioa, Anduetza parketxean.
- Ekainak 25: Oria ibaiako zati bat garbituko dute elkarlanean.
- Uztailak 1 eta 2: Santo Domingo de la Calzadako (Errioxa) Ojapark abentura parkera bi eguneko irteera. Briñasen (Errioxa) kayaketan ibiliko dira eta Bastidako (Araba) igerilekuak bisitatuko dituzte.
- Uztailak 7: Kluedo bizi errealean jolasa, gaztelekuko nerabe talde batek antolatuta.
- Uztailak 9: Urbiara egun osoko irteera.
- Uztailak 15: Zegama, Segura eta Idiazabalgo gaztelekukoen arteko Konkis jolasa, Seguran.
- Uztailak 16: Hi selfie.
- Uztailak 21: igerilekuan jolasak eta boleibol txapelketa.
- Uztailak 23: bazkari mexikarra gaztelekuan.
- Uztailak 27: egitarauari amaiera emateko afaria Murgizelai parkean. Ikasturteko balorazioa eta bingo jolasa egingo dituzte gero.
Aipatutako ekintzetan parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrez izena ematea; ez da epez kanpoko izen ematerik onartuko. Izena gaztelekuan bertan eman daiteke, ekainaren 6ra arte.













