Zaintzaren inguruko hitzaldi zikloa Ataunen
Aizkoate elkartean izango dira saioak datozen hiru astelehenetan.
Hitz egin dezagun gure zaintzaz gaiari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute Ataunen, informazioa, hausnarketa eta erabakiak modu informatuan hartzeko. Datozen hiru astelehenetan, Olaia Aranaren eskutik, zaintzari lotutako ertz ugari landuko dituzte: ekainaren 1ean zaintza pertsonalak, ekainaren 8an administratiboak eta ekainaren 15ean ekonomikoak. Aizkoate kultur elkartean izango dira saioak euskaraz, 18:00etatik 20:00etara.














