Matthew Fletcher-ek irabazi du Gipuzkoako Klasikoko etapako lehen zatia, Milo De La Marek bigarrena
[ARGAZKIAK] Fletcher-ek kilometro bat falta zenean harrapatu ditu ordura arte lehen eta bigarren postuetan zeuden Cannibal Victorious taldeko bi txirrindulariak: Julian Kadrispahic alemaniarra –bigarren azkenean– eta Pietro Solavaggione italiarra –hirugarren–.
Txirrindulariak Ormaiztegiko irteeran, lehen sektorea hasi baino lehen.Laida Goiburu Gaur jokatu da 32. Gipuzkoako Klasikoaren lehen etapa, Goierrin, bi sektoretan banatuta: lehena Ormaiztegin hasi eta bukatu da, eta bigarrena erlojupekoa izan da, Ormaiztegi eta Gabiria artean. Klasikoko bigarren eta azken etapa bihar jokatuko da, Egian, Donostian.
UCI mailako txirrindulari juniorren lasterketa da. Goierrin jokatu den etapako lehen sektoreko irabazlea, Ormaiztegi-Ormaiztegi ibilbidekoan, Harrogate Nova Race Team taldeko Matthew Fletcher britainiarra izan da, sprintean gailenduta. Kilometro bat falta zenean harrapatu ditu ordura arte lehen eta bigarren postuetan zeuden Cannibal Victorious taldeko bi txirrindulariak: Julian Kadrispahic alemaniarra –bigarren azkenean– eta Pietro Solavaggione italiarra –hirugarren–.
Erlojupekoan, berriz, Ormaiztegi-Gabiria artean ibilbidea azkarren osatu duena CAMS Majaco taldeko Milo De La Mare britainiarra izan da, bigarren Harrogate Nova Race Team taldeko Dexter Townsend britainiarra eta hirugarren Willebrord Wil Vooruit taldeko Loek Hovers herbeheretarra.
Lehen sektoreko irteerako argazkiak:













