Ordizia Saskibaloia klubeko kideak, federazioaren sarituen artean
Elorri Garcia, Xabier Gorostegi, Pedro Etxarri, Hector Gutierrez eta Natale Ena saritu ditu Euskal Saskibaloi Federazioak Beasaingo Antzizar kiroldegian egindako ekitaldian.
Elorri Garcia, Xabier Gorostegi, Pedro Etxarri, Hector Gutierrez eta Natale Ena, ekitaldiaren ondoren, Antzizargo kantxan.L. Goiburu Euskal Saskibaloi Federazioak eta BKL Beasaingo klubak kluben arteko 3×3 txapelketa antolatu dute Beasaingo Antzizar kiroldegian. Txapelketaren testuinguruan, nesken finalaren aurretik, denboraldiko sariak banatu ditu federazioak, eta tartean Ordizia Saskibaloia klubeko bost kide saritu ditu.
Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko hainbat saskibaloi klubetako ordezkariak elkartu dira kiroldegiko kantxan txapelketaren zein sari banaketaren harira. Goierritik, Elorri Garcia, Xabier Gorostegi, Hector Gutierrez, Natale Ena eta Pedro Etxarri izan dira saria jaso dutenak.
Ordizia Orbinox taldeko Elorri Garciak Euskal Ligako junior mailako jokalari onenaren saria jaso du, Ordizia Kuko Jatetxea taldeko Xabier Gorostegik Euskal Ligako kadete mailako nesken entrenatzailerik onenaren saria, Ordizia Orkli taldeko Hector Gutierrezek Euskal Ligako junior mailako mutilen entrenatzailerik onenarena, Ordizia Kuko Jatetxea taldeko Natale Enak Euskal Ligako kadete mailako jokalaririk onenarena, eta Pedro Etxarrik saskibaloia sustatzeko eta hauspotzeko egindako ibilbidea aitortzen dion saria.
Hauek dira Euskal Saskibaloi Federazioak banatu dituen sari guztiak:
- Arbitro onenaren saria: Alain Anton Alcala eta Ander Garcia Mariño.
- Ibilbideari aitortza: Pedro Etxarri, Alfredo Salazar eta Txiki Arza.
- Txapeldunaren saria: Tabirako Baque, Deustoko Unibertsitatea Loiola Indautxu, Mondragon Unibertsitatea eta Vascons Getxo.
- Gizonen lehen mailako entrenatzailerik onena: Mikel Garcia (San Prudencio).
- Emakumeen lehen mailako entrenatzailerik onena: Miguel Perez (San Ignacio-Premo).
- Gizonen bigarren mailako entrenatzailerik onena: Iñaki Ogara Ortiz de Arri (Mondragon Unibertsitatea).
- Emakumeen bigarren mailako entrenatzailerik onena: Frank Herrera (Vascons Getxo).
- Euskal Ligako junior mailako mutilen entrenatzailerik onena: Hector Gutierrez (Ordizia Orkli).
- Euskal Ligako junior mailako nesken entrenatzailerik onena: Zuhaitz Gonzalez (Lointek Gernika).
- Euskal Ligako kadete mailako mutilen entrenatzailerik onena: Luis Comendador (Clinica Dental Perez-Mosso Atletico SS).
- Euskal Ligako kadete mailako nesken entrenatzailerik onena: Xabier Gorostegi (Ordizia Kuko Jatetxea).
- Gizonen lehen mailako jokalaririk onena: Xabier Arroitajauregi (Tabirako Baque).
- Emakumeen lehen mailako jokalaririk onena: Maria Artetxe (Graficas Juaristi).
- Gizonen bigarren mailako jokalaririk onena: Beñat Barberena (Mondragon Unibertsitatea).
- Emakumeen bigarren mailako jokalaririk onena: Ane Valero (Alzmotors Multibasket).
- Euskal Ligako junior mailako mutilen jokalaririk onena: Eder Miguel (Baskonia Alaves Fundazioa).
- Euskal Ligako junior mailako nesken jokalaririk onena: Elorri Garcia (Ordizia Orbinox).
- Euskal Ligako kadete mailako mutilen jokalaririk onena: Urko Arregi (Efik ISB).
- Euskal Ligako kadete mailako nesken jokalaririk onena: Natale Ena (Ordizia Kuko Jatetxea).

Pedro Etxarri saria jaso berritan.Laida Goiburu

Saridun guztien taldeko argazkia.Laida Goiburu

Ordizia Saskibaloia klubeko saridunak.Laida Goiburu

Ibilbideari aitortza jaso dutenak.Laida Goiburu













